?Animaliak? liburuak oihaneko piztien multzo ederra biltzen du,guztiak ezberdinak, guztiak adiskide. ?Frutak? liburuak, bestalde,gozo-gozoak diren hainbat jakiren eta beroien fruta-arbolenbildumatxoa egien du. Bi horiek, hain justu ere, Ilargian kulunkantari bildumako izenburu berriak dira. Liburuon hartzaileak, 0-3 urterabitarteko neska-mutikoak dira, eta beraientzat berariaz ondu dirapiktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak; poesia piktografikoaren modalitate berri bat izendatzeko hitza da poegrama eta irakurletxikiaren ?begia hezi eta belarria eztitu?ko duen irakurketa-erritmoaaurkitzean datza, Antonio Rubioren esanetan.
Bestalde, O?scar Villa?nen esku ?1999 urteko Ilustrazio SariNazionala? gelditu da liburutxo hauen proposamen estetikoa.Artisau-lan hutsa da berea, erraz antzematen diren pintzelkada etakoloretako tonuez hornitua, halako moldez ere ezen ehundurak ukitzekomodukoak baitira, kasik. Hondo argiari gailetzen zaio irudia;marrazkia soil-soila eta erraz antzematekoa da, betiere Villa?nenberaren ikututxoa agerian dagoela. Sortzaile bien ekarpenaren aldebiak ?literarioa eta plastikoa? doitzean datza KALANDRAKAren egitekoa, sortze lanean bideratu eta, finean, behin betiko argitaraldiaburutu.
Ilargian kulunkantari bildumaren liburubakoitza ?erraz-erraza den eta musika-indar handia duen ariketapoetikoa da?. Gauzak horrela, bada, eskuinetik ezkerretara eta, goitik behera irakurri behar duela ikasiko du haurrak eta, halaber, orriakpasatzea bertsoen bilakaera dela.
Grafiak baino,irudiek berek hartzen dute berebiziko garrantzi komunikatiboa. Aiseantzematen dira irudiak, eta hitzen antzera eratzen dira, silabazenbatuekin. Bertsoen gisara eratzen dira: ordenatuak, neurtuak,erritmodun eta errimadunak. Haur-haurretatik bakarka irakur daitezkeen irudiak dira, finean.
Liburu bakoitza poema osobat da eta ezaugarri hauen arabera ondua dago: haur kantutegiarenegitura poetikoaren baitan (bertso oktosilaboa, leloa etazerrendatzea); tradiziozko kantutegiaren bitarteko poetikoakerabiltzen ditu (oihartzunak, errimak, erritmoak) eta lehenengoadinekoen interesguneei erantzuten diete.
®Ilargian kulunkantari¯ liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoeizuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetikoedo poegrama hauek guztiak.