Eli (edo Lisa) naufrago bat da. Nola edo hala iraun ahal izan du berenora ezean, bat-bateko eztanda batek seme bakarra, Igor, lapurtu dionarte. Latza zaio bakardadea, baina are latzagoa ez jakitea. Nor otezen Igor? Zerk eraman zuen Salouko apartamentu hartara, hamaikapuskatan xehe-xehe eginda gorpu geratzera? Gertaera horretatik ihesi,bizitzak aurrera jarraitzen duelako, eta lan egin beharra dagoelakobiziko bada, agure bat zaintzen hasi da. Agureak sekretu bat gordetzen du, ordea, eta sekretu horren peskizan semearen iragana berreginusteko du puskatik puskara, bera bezalako beste naufrago bat, Gigi,lagun duelarik. Intentsitate handiko eleberri honetan garrantziberezia dute pertsonaiek. Izan ere, naufrago galeria hunkigarria erebada liburua; hogei urteko naufragoak, berrogei urtekoak, baitalaurogeita hamarrekoren bat ere ageri da. Marinelak dira, marinelaklehorrean.