Hainbat pentsaera, bizimodu eta izaera desberdin aurkezten dizkiguhemen Wade Davies antropologoak, kulturen muinak eta landare sakratuak ikertzeko munduan barrena egin dituen bidaiak lokarri hartuta.Egiazko kontakizun zirraragarrien bitartez, gizarteen aniztasunak egun desagertzeko duen arriskua erakusten digu, eta hurbiletikikustarazten nola galtzen duten herri zaharretako biztanleek berenohiko bizibidea. Kanadako arktikoan, Afrikar-iparraldekobasamortuetan, Borneo eta Amazonako oihanetan, Orinoko ibaiareninguruetan, Britainiar Kolunbiako basoetan, edota Haiti uharteanbarrena garamatza, gizadiaren ikuspegi osoago bateraino. Zatoz, bada,giza esperientziaren hamaika modu, aurpegi, mintzo eta ikusmoldezuzenetik ezagutzera; bidaia hau ez zaizu inoiz ahantziko.