Atakak dekadentziaren eta errealitatearen arteko errestoa da,zurtoina, eraikinen hondarren hesitze literarioa, non memoria etagorrotoa, oroimenaren errautsa denboraren ez-lekuen, gerrateen etagiza sufrimenduaren artetik zurt mantendu eta bizi-duintasunaaldarrikatzen duen. Etorkizuna ziurgabetasunean ebazten dugun honetan, eta iragana erranairu kontrajarrien liskarkeria baino ez denean,poesiak arnasteko haize bera luzatu nahi digu. Mundu honetakobizitokiak labainkorra izaten jarraitzen badu, bizitza lerroetakoarraila da liburua, garai bateko azulejoa, isla, argi-xafla, errauts,sugar, murru, koadrozko mantel, andere-mahats zelai artean. Mundumailako gerrate eta gatazketatik, Baztango konbentzionalismoetarajauzi eginez, ertzekin, piketeekin, ebakidurekin, hausturekin, isiluneekin, une kaltzinatuekin, ezintasunarekin aurkituko gara.Tenkatutako alanbre hesia, zeru eta lurraren arteko distiran,zeharkatuko dugun "Ataka" berri batekin aurkitu arte.