Azkarragak XXI. mende hasierako bizitzari erretratuak atera dizkioliburu honetan. Gizartean gertatzen ari diren aldaketei usnan arizaigu. Ikuspegi zabala eskaintzen digu, hainbat baitira begipean hartu dituen gizarte arloak: krisi ekologikoa; depresioa eta bere kausasozialak; euskal subiranismoa; gay kultura; Mendebaldearen garapeneredua; ego indibidualaren inflazioa; euskal gatazka; maitasuna etagaurko harreman afektiboak; gorputzari diogun lilura; emakumeenmendekotasuna; pobrezia; korporazio globalak; espainiartasuna; familia eta umeen hazkuntza; identitate kontsumistak; krisi energetikoa; edopatologia psikiko berriak. Zooma orain zabalduz orain estutuz,gizarte-analisiaren zorroztasuna eguneroko bizitzarekin txirikordatudu, anekdota eta pasadizo esanguratsuekin, kolorez zipriztinduzerretratu bakoitza. Jon Sarasuak hitzaurrean dioen legez,"psikologiaren bariazioekin jotzen du doinu soziologikoa". Gehienetan tonu kritikoa darabil, eta pistak eskaini nahi ditu bizigaituen mundua ulertzeko, astintzeko, baita eraldatzeko ere.