Bigarren hizkuntzaren jabetzea eta hizkuntzaren pedagogia artikulubildumak bigarren hizkuntzaren jabetzeari buruzko ikerkuntza (BHJ) eta hizkuntza-irakaskuntzaren hainbat alorren arteko harremana aztertzendu. Liburuaren sarrerak BHJren garapenaren ikuspegi labur bateskaintzen du, eta alor horretako gai nagusiak azaltzen ditu.Eragin-trukearen garrantzia, irakaskuntza formala, aldagarritasuna eta ikasteko moduak dira liburuaren atal nagusietan jorratzen direngaiak. Atal horietako artikulu askok, ikasgelako ikaskuntzaren gaineko ikerkuntzaren ondorioak aurkezten dituzte.