Hitzaurrea: Joseba Sarrionandia. (Liburuak, "BIOK" izeneko CDadarama). Liburu hau 2011.eko uztailaren 13ko gauean hasten da. BittorKapanaga, konorte gabe, azken arnasetan dago Gasteizko Santiagoospitalean eta gau luze horretan ni neu bere ondoan jagole etazelatari nagoelarik, biok biotara hainbat urtetan izan genituenelkarren arteko solasaldia bailitz, berarengandik hartutako etaikasitako gogoetak eta kontaketak aurkituko dituzu bertan. Euskalkulturgileok ezizen ugariz bataiatu izan dugu: "Rara Avis" XabierKintanak, "Profeta" Jon Lopategik, "Aitzindaria" Jose Luis Lizundiak,"Aztia" Igor Elortzak, "Euskeraren jagolea" Juan Manuel Etxebarriak,"Otxandioko jakituna" Bitoriano Gandiagak, "Druida" JosebaSarrionandiak, "Pentsalari-ikerlaria" Xabier Amurizak edota euskalSokrates, beste hainbatek. Bittor, Amaren Sua biztu nahian zebilenneure jakin-minaren ezagutza handiko iturria izan dut.Psikologo-filosofoa ere bazen, euskeraren erroak ikertzen eta garatzen ziharduen euskaltzalea. Eta hizkuntza, ibilian dabilen harria,darabilguna eta garabiltzana dugunez: "Bittor, Izan Gare, Bagare etaIzango Gare".