"Beraz, bloga nire gune pribatua zen. Nire esparrua. Eta denaizorratu du aitak. Nazkagarria iruditzen zait. Matxinatzeko eskubideadut. Ez baitu nire bloga kasualitatez aurkitu. Eta ez baitu behinbakarrik bisitatu. Jarraitu egin du, zelatan ibili da, xeheki aztertudu. Orain, bere aurrean nagoenean, inpresioa daukat hiri erdianbiluzik paseatzen ari naizela. Eta horrek botaka egiteko gogoa ematendit". Aitaren traizioak, "bortxaketa birtualak",eraman du narratzailea matxinadara eta erabaki du ez diola hitzerdirik esango gehiago. Isilik beraz betiko. Aitak, berriz, barkamenaeskatzeko modu bitxia jarri du martxan. Semearen eskura utzi du bereiraganean murgiltzeko aukera paregabea… Ez da ondoriorik gabeko bidaia izango hala ere. Sarearen gaineko eleberria etaseme-alabatasunari buruzkoa.