Liburu honi esker, pozik eskaintzen dizugu orain arte gai honetaz egin den azterlanik zehatzena. Horregatik geratuko dira Leitza eta Areso,betirako aitzindari Nafarroan, eta are Euskal Herrian, honetazlehendik esandako kontu zuri asko gorritzen.
Leitzan bordarik zaharrena 1614 aldekoa da: Franki, ManuelLasarte bertsolari haundia jaio zenekoa; eta 1726ko etxe erroldan 69bordari ageri dira, nor bere bordan bizi dena familian; eta gezurrabadirudi ere, lau ardiborda besterik ez.
Aresokokasua, guziz bestelakoa da, 1636an Arantzegietan galerazitako bordaren auziak hauxe baitio 1636 urtean: «aunque an querido obrar bordas ensus propias heredades se les a denegado y an dejado de edificar»; eta1786ko erroldan oraindik, bordari bat bakarra ageri da jendea bizidenekoa: Bordaren borda, hain zuzen; nahiz ordurako 101 bordatanjendea bapo bizi Leitzan.
Eta holako beste miladatu zehatz, interes haundiko ikerlan honek jasotzen dizkizunak,1427tik 1925era arte, etxe bakoitza bere bordarekin uztartuz, PatzikuPerurenaren estilo bizi eta jostarian.