Jende dohakabe gaixoa, herri burugabea, gaitzean tematurik etaonuraren aurrean itsu zaudeten nazioak! Ondasunik eder eta argienakkentzen uzten duzue muturraren aurrean, zuen soroak suntsitzen, zuenetxeak lapurtzen eta zuen arbasoek utzitako altzariak bipiltzen! Bizizareten moduan, jada ez da ezer zuena. Badirudi, gainera, zorionhanditzat hartzen duzuela zuen ondasunen erdia kentzea, familiarenerdia, bizitzaren erdia. Eta kalte horiek guztiak, zoritxar horiekguztiak, hondamendi hori guztia, ez datozkizue etsaiengandik, baiziketa etsai bakar batengandik, izatea zeuok eman diozuen harengandik;eta haren alde zoazte adoretsu gerrara, eta haren ospearen alde zuenbizia eskaintzeko ere prest zaudete. Baina gizandi horrek ez du bibegi besterik, bi esku besterik, gorputz bat besterik, hots, gurehirietako ezin konta ahala biztanle horietako edozeinek daukana bainogehiagorik ez.