1885: Sigmund Freud Parisera etorri da, Charcot profesore ospetsuarenhisteriari buruzko hitzaldiak entzutera. Psikoanalisia ez da oraindiksortu. Vienar ikasle gazteak ez dio muzinik egiten kokainari, hareneragin estimulatzaileak aurkitu baititu. Pariseko kaleak korritzenditu, eta Salpêtriere ospitale famatuan, mediku ikasle egoiliarizatera iritsi diren lehen emakumeak ezagutzen ditu. Halako batean,Charcotek laguntza eskatuko dio, hilketa segida bat argitzeko. Hilketa horien eszenaratze bereziak ezinbestean piztuko du Freud gazteareninterpretaziorako dohain berezia. 2008: Frantziako Tolosan, psikiatria kongresu baten irekiera-saioa dramak astintzen du,parte-hartzaileetako bat erailda aurkitzen dutenean. Hilketareneszenaratze makabroak Antoine Le Tellierren oroitzapenak iratzartzenditu. Handik gutxira, psikiatra gaztea begien bistan daukan egiaonartu beharrean aurkituko da: Freuden Pariseko lehen egonaldiaastindu zuten krimenak berriz ari dira gertatzen, mende bat geroago.Atzoko alienistetatik gaurko psikiatretara, nobela honek osasunmentalaren alorrean dihardutenen egunerokoan murgilduko gaitu, aldiberean Freuden potreta gogoangarri eta ausarta eginez. Misteriozbetetako nobela zirraragarria, segurutik irakurlea harrapatuko duena.