Tenorea iristen denean, musika oro geratu behar izaten da, etaerabateko isiltasuna entzun.Adi-adi. Batez ere iristen den hori guztia zarata baldin bada, egiazko musika baino gehiago. Dena geratu beharizaten da supituan, berriro ganoraz entzun nahi baldin bada. Horixeizan nahi luke bederen liburu honek: isiltasuna. Zarataren erdian,aurrera segitu baino lehenagoko geldialdia, ez besterik. Bostidazlerekin eginiko elkarrizketak biltzen dira hemen, orkestrazabalago bateko bakarlariak, guztiak ere. Badakigu bostak gabe, XX.mende bukaerako euskal literaturak ez zukeela musika bera izango, XXI. mende hasierakoak ere ez. Euren bosten liburuak gabe ez ginatekeelahonaino etorriak izanen. Liburu honetan bost idazle ezberdineniritziak aurkituko dituzu alfabetoak agintzen duen legean antolaturik: Atxaga, Izagirre, Lertxundi, Saizarbitoria eta Sarrionandia.Horrelaxe. Bost idazle. Bost literaturgile eta irakurle bat aurrezaurre. Hitz eginez isiltasun apur bat ekarri nahian gurera. Ezbesterik. Horixe baizik ez, aurrera jarraitu baino lehen, nork berebidean.