MARTIN GONZALEZ, JOSE LUIS (COORD.)
Sistema elektroniko digitalak ?edo, laburrago esanda, Elektronikadigitala? Ingeniaritzako titulazio askotan irakasten dira, etafuntsezkoak dira beste gai asko landu ahal izateko, besteak beste,Konputagailuen arkitektura, Zirkuitu digitalen diseinua etaKomunikazioen elektronika. Ingeniaritzako ikasleek Elektronikadigitalaren oinarrizko mailako testuliburu gisa erabil dezatenprestatu da honako liburu hau. Bertan, bi gai uztartzen dira. Batetik, sistema digital guztiek oinarrian duten teoria, eta, bestetik,sistema digital batean oinarrizko funtzioak betetzen dituzten zirkuitu integratuen aurkezpena. Gai guztietan ebatzitako ariketak daudenarren, ariketa horiek kapitulu bakoitzeko kontzeptuak berrikustekobaliabideak dira, eta ez problema konplexuak. Horretarako, hain zuzen, egileek problema-liburu bat prestatu dute: ehun ariketa eta problemabaino gehiago ditu, eta horien heren bat ebatzita dago.