Aita agurtzean, pozaren pozez esan dit: «Asteburu bat zu gabe,azkenean! Jaio zinenetik, ez duzu behin ere huts egin!». Amaagurtzean, esan dit: «Ez zikindu familia txinatarraren etxea. Eznazazu haien aurrean gaizki utzi, ikus dezatela hemengoak jatorrakgarela. Ez jan ahoa irekita eta ez egin korrokadarik mahaian.Puzkerrik ere ez bota». Anaia agurtzean, esan dit: «Ez itzuli,arrautza oskol!».Eta hala, familiaren maitasunaz beteta, poz-pozik noaAnselmekin eta Lisekin, gure abentura handiari ekitera.HEROIAK IZANGO GARA!