Esaldiak josten hau Esaldiaren antolaera: funtzio-informatiboak gakoliburukiaren segida da, Testugilearen Eskuliburua egitasmoa osatzekobidean. Esaldiaren esparruan aritu ginen han, eta egokia zen hortikabiatzea, esaldia izanik diskurtsoaren unitate oinarrizkoa. Oraingohonetan, hortik aurrerako -hortik gorako- urratsari ekingo diogu: eaesaldiak diren unitate prosodiko, sintaktiko eta semantiko nagusihoriek nola konbinatzen diren testua osatuz joateko, hots, nola josten den esaldiz esaldi diskurtsoaren haria, hala unitate zabalago batzukeraturik: esaldi-elkarketa, esaldi-katea, paragrafoa. Esaldiakelkarrekin lotzeko oinarrizko prozedura elkarketa da, bere biaukeretan: juntadura (juntagailua tartean) eta alborakuntza(juntagailurik gabe). Lehenik, elkarketa den joskera-ildo nagusihorretan baliatzen diren josgailu funtsezko batzuk ekarriko dituguhizpidera: anafora-sistema eta lokailuak.