Marokon, 1990eko hamarkadan gaude. Gazte magrebtar askoren antzera,Selimek Maroko hitsa utzi, eta Paris distiratsura joatea desio du.Hantxe dago haren Meka. Bidaia horretan eztia eta ozpina edango dituhalabeharrez: eztia, Esther gasteiztarraren eskutik; ozpina,Mendebaldeko errealitate gordinetik. Eta Selimen historia kontatzekohiru ahots: gazte magreb-tar berarena, Estherrena eta garaitsu hartangurean ezagunagoa zen mugalari batena. Historia bakarra hiru generoren bidez emana: kontakizun zuzena, egunerokoa eta erreportajea. Hiruahots, hiru genero historia zahar –bezain berri– baterako.