Liburu honetako protagonista, Guy Montag, suhiltzailea da. 451zenbakidun kaskoa buruan, letoizko mangera-muturra ukabiletan,liburuak erretzea da bere lana, bere behar kuttuna. Izan ere, Montagbizi den herrialdean debekatuta dago irakurtzea. Irakurtzeakpentsatzea dakarrelako eta pentsatzeak zoriontasun eza. Eta zoriontsua izatea derrigorrezkoa da. Dena aldatuko da, ostera, familiaantisozial bateko kide den Clarisse gaztea ezagutzen duenean. Harreman berriak inarrosirik, erreketa batean liburu bat ezkutatu etairakurtzeari ekingo dio suhiltzaileak, bera ere antisozial bihurtuz.Macartismo garaian idatzia eta orduan sortu berria zen Playboyaldizkarian atalka argitaratua, XX. mendeko distopiarik ezagunetakobat da Fahrenheit 451, alienatzen doan gizartea esnatzeko aldarrisutsua. ®Estatu Batuetan gertatzen ari zenaz kezkatuta idatzi nuenliburu hau. Bere itzalari ere beldur zion jende askok orduan; liburuak erretzen hasiko zirenaren mehatxua zegoen. Liburu asko apaletatikerretiratzen hasiak ziren¯ (Ray Bradbury).