Francesco Guicciardini (Florentzia 1483-1540) Italiako bizitzapolitiko zalapartatsu eta konplexuaren protagonista izan zen XVI.mendearen lehen erdian, batez ere Medici familia indartsuaren baitaneta zerbitzuan buruturiko lan politikoagatik. Humanitate eta Zuzenbide ikasketez jantzia, Europak garai hartan izandako pentsalari politikoinportanteenetarikotzat jotzen da bere idatzietan aurkitzen dugunmodernotasunagatik. "Florentziako gobernuaz solasean", Guicciardinikbere garaiko politiko inportante batzuek Florentziako gobernuaz dutenbalizko solasaldia erakusten digu, aurrez egileak proemio esanguratsueta argigarrian bere helburuak azaltzen dizkiolarik irakurleari.