BREWER, MARILYNN B. / HEWSTONE, MILES
Gizarte-kognizioa artikulu-bilduma bat da, zeinean aztertzen baitira,batetik, gizakiok gure ingurumen sozialari buruz ditugun irudikapenmentalak, eta, bestetik, nola prozesatzen, gordetzen etaberreskuratzen den informazio soziala. Aukeratutako artikuluekgizarte-kognizioaren inguruko ikerketa eta teoria jasotzen duten sorta erakusgarria osatzen dute. Gaiak sakon landuta eta eguneratuta daude, eta pertsonarteko zein taldearteko ikuspegiak hartzen dituzte aintzat artikuluok. Bi dira liburuko gai nagusiak: ingurumen sozialekoirudikapen kognitiboak, batik bat ingurumen sozialari buruzkokognizioei begira; eta kognizioa interakzio sozialean, erakusteko nola gauzatzen eta garatzen den kognizioa harreman sozialetan eta besteera bateko erlazio sozialetan.