BERROJALBIZ ECHEVARRIA, ANDER / SARRIONAND
«Hereseak erre zituzten lekuan, errautsen artean, kristalezko bihotzbat aurkitu zen.»Orreagako IV. KronikaFraile bat Orreagatik Durangorantz abiatzen da. Hara helduta,biharamunean hamabi hereje erreko dituztela jakingo du, haien arteanhaur bat, herejeen alaba. Hau da Kristalezko bihotza narrazioarenabiapuntua, irakurleak esku artean duen liburua zabaltzen duena.
Joseba Sarrionandiak «literatura arturiko eta mediebalean murgilduta»bizi izan zuen kartzelako «denbora hutsean» izkiriatutako narraziohura iturri historikoetan gordetako errealitatea fikzioarekinuztartzen duten horietakoa da. Hala ere, proiektu honen eragile izandiren aurkikuntzek agerian utzi dutenez, kasu honetan, errealitateaeta fikzioaren arteko erlazioa zeharo korapilatsua da, historia etaistorioaren hainbat geruzatan azaltzen dena.Horrela, Ander Berrojalbiz ikerlariari zor diogun Kristalezko bihotzak idatzian, zenbait elizgizonen irudimenaren eskutik, XII. mendekoKoloniatik XX. mendeko Durangora garamatzan istorio baten arrastoakjarraituko ditugu.Azkenik, eranskinetan, Durangaldean egondako heresia ezberdinen berriematen duten hiru testu eskaintzen dira, Joseba Sarrionandiak 1979anidatzitako Durangaldeko herejeak eta Artekaleko Manzaneroa barne.