MUÑOZ LOPETEGI, AMAIA / MARTINEZ ZABALETA,
Iktusa, haren prebalentzia eta ondorioak direla-eta, garrantzi handiaduen gaixotasuna da, ez soilik osasungintzan, baita gizartean ere.Orain ez urte asko gaitz trataezina zen arren, aurrerapen izugarriakgertatu dira azken urteotan, iktus iskemikoaren alorrean bereziki.Errebaskularizaziorako tratamenduen agerpenak ezarri zuen lehenareneta orainaren arteko muga, iktusari aurre egiteko itxaropena piztuz.Tratamendu horiek, ordea, denborak mugatutako erabilgarritasuna dute,ordu gutxikoa. Hori dela-eta, ahalegin itzelak egin dira iktusarenarreta hobetu eta tratamenduen eraginkortasuna eta hedapena ahalik eta handiena izan daitezen.