Aspaldi honetan, euskal gatazka jaun eta jabe bilakatu da hedabideguztietan: albistegietan izarra, irrati-telebistan eguneroko hizpideeta kazetetan gai nagusia da. Paradoxikoa bada ere, horrenbestekoinformazio-fluxuak ez du komunikazioa ahalbidetu eta euskal auziak,maila askotan bederen, ezezaguna izaten jarraitzen du. Liburu haueuskal gatazkarekiko trataera informatiboaz inoiz egin den ikerketaakademikorik handienetik sortua da. 1998-2001 urtealdi zalapartatsuanegindako lanaren emaitza duzu hau, EHUko ikerketa talde zabal batekegin duen azterketa sakona: Espainian zein Euskal Herrianerreferentziatzat hartzen diren 11 egunkari aztertu dituzte (1.500etik gora ale), baita CIES enpresak egindako iritzi-azterketa zabaletik(3.000 inkesta estatu osoan) ateratako ondorioak ere. Egileen ustez,une honetan bizi dugun egoera mediatikoa benetan larria da. Gehiagoere esan daiteke: bide beretik jarraituz gero, inkomunikazioarenatarian egon gintezke.