Iraultza bertikala estilo klasikoko alegia bat da, kikuyu hizkuntzanidatzia eta mundu osoan laurogei hizkuntza baino gehiagotara itzulia.Ahozko literatura tradizioari eta besteei irakurtzean partekatzendugun une magikoari egindako omenaldia. Ipuinak giza gorputzareneraketa kontatzen du, haren atalen arteko eztabaida baten bidez.Besoek eta hankek atal garrantzitsuenak direla erakutsi nahiko dutelehiaketa batean, eta gainerako animaliak horren lekuko izango dira.Animaliek erotzat joko dituzte, eta gorputzeko gainerako atalek bereniritzia adierazi nahiko dute. Nola amaituko ote da guztia? Ngugi waThiong’oren ipuin zoragarria da hauxe, Agustin Comottok ilustratua.