Izuen gordelekuetan barrena Joseba Sarrionandiaren opera prima da.1981ean argitaratu zen. Egileak honela zioen espetxean idatzitakohitzaurrean: «Poesia liburu hau argitaratu egin behar zela esanzidatenean zalantzan geratu nintzen, nahiago bait nukeenliburudendetan baino gordairu zaharren batetan atxikitzea, neuri etaadiskideei bakarrik dagokien lana izatea alegia, eta ez epaia esperoduen erakustokiko alea».Baina ez zen gelditu gordailu zahar batean ahazturik, ez zenoharkabean pasa; alderantziz, aldeko iritziak laster nabarmendu ziren. Zenbait poema kantu bihurtu izanak, bestalde, egilearen etaliburuaren ezagupena areagotu zuen... Azkenean, hamarkada hauetakoeuskal poesian erreferente bilakatu zen. Bertan ageri dira geroraSarrionandiaren obrako ezaugarri nagusiak izango zirenak, berriak gure letretan1980ko hamarkada hartan eta laster hain oihartzun zabalakbilduko zituztenak.Liburua ia "desagertuta" egon da aspaldi honetan. Orain berrizargitaratzen da, egileak zuzendua eta hitzaurre berri batekin.