Ikasketa-prozesu baten lekuko egiten gaitu Koaderno Handiak.Pertsonaia nagusien, bi anaia bikien, ikasketa-prozesua da. Liburuakjakinmina pizten du, erakarri eta berarekin eramaten du irakurlealiluraturik. Edonor harritzen baitu horrelako gertaerak hain xalokontaturik entzuteak. Xalotasun-aire hori lortzeko, Agota Kristofekhaurren idatz-tankera antzeratzen du. Irakurketa amaitu eta gero,liburua itxi eta bat baino geratuko da gogoetatsu, irria ezpainetanizozturik eta galderaren bat buruan jauzika.