Pello goseak ernatu du. Etxean zegoela ari zen ametsetan, eta bildotsizterra, amak prestatua, mau-mau iresten ari zela. Ezpainak milikatuditu bildotsaren zaporea ez galtzeko, baina ez, ezpainetan, ahoan,ezaren zapore ozpina baizik ez da.
Sumindua, begiak irekiditu.
Eguzkiak ez du oraindik zelaiaren zabala argitu.Inguruan, hots bakarra haizearen txistua da. Pelloren ondoan, Mixeleta Pettiri zurrungaka daude beti. Haiek iratzarri gabe, kanpamenduondoko errekaskara abiatu da edan-garbiketak egitera. Tripak marmarkaari zaizkio. Laugarren eguna dute jan gabe. Hala segituz gero, zaldiaeta mandoa eraman beharko dituzte zartagira, baina animalia horienlaguntzarik gabe nekez ailegatuko dira Kaliforniara. Eta haiekKaliforniara iristeko asmoz utzi zuten Euskal Herria eta Amerikahonetara etorri.