Sale, Rabat alboko herria, 80ko hamarkadako erditsuan. Gazte batlasterka, arnasestuka. Zinema zuzendaria izatea, Souad Hosni kantariegiptoar bikainarengana iristea, horra beraren helburuak. Eta atzean,aldi berean maite eta gorroto duen auzunea, klixe batean atxiki nahiduena: marigixonarena. Etorkizun eroa. Lasterketa zoroa. Marokokobortizkeriari aurre egiteko molde bakarra. Begirada aldatu beharra.Eta lasterketa horretan, bera bortxatu nahi duen gazte talde bat. Etaotoitzerako deia degien muezinaren deian salbabidea. Baina, handikgutxira, heriotza elektrizitate hesola batean. Lau bider jausi etaaltxatuko den gaztea dakarkigu Malenkonia arabiar bat nobelak, etaharen gorputz deabrutua eta poetiko lau biderrez jausia: Salen,Marrakexen, Parisen eta Kairon. Hila. Berpiztua. Etorkizuna mamitzekobere imajinez baliatuko dena: sortzaile bokazioa, gizonekiko amodioa,jatorriekiko misterioa. Eta bien bitartean barne gatazka. Eta, ororenburu, Abdela Taiaren proposamena: bera bezala, jausi eta altxatuegiten den mundu arabiarraren kulturari desberdin begiratzea.