Zertarako matematika? Galdera horren erantzun guztiz pertsonal bainaegoki arrazoitua ematen digu Hardyk liburu ospetsu honetan. Argitudezagun ez garela ari hainbestean matematikaren gizarte-erabilerariburuz, baizik eta norbaitek lana eta bizitza matematikari eskaintzekoarrazoiei buruz: zergatik egiten den inor matematikari, alegia. Zioenazalpen edo apologia horrek, alderdi pertsonalekin batera, orobathartzen ditu zenbait gai zabal, matematikaren baliagarritasunetik hasi eta haren estetikaraino. Izenburua, kontuz, engainagarri gertadaiteke: Hardy ez da ari iritzi konbentzionalaren aurrean berelangintza justifikatzen, baizik eta, inoren uste nagiari atsegingertatu zein ez, berak barne sakonean sentitzen dituenak zintzoazaltzen, ironia biziz sarritan: pertsonen ehuneko bostek edohamarrek, hor nonbait, zerbait ondo samar egin dezake.