ARROITA AZKARATE, IZARO / OTAEGI IMAZ, LOU
Memoriari eta lekukotzei buruzko ikasketek nazioartean sortu duteninteresa kontuan izanik, Gerra Zibilaren harira Euskal Herrian zabaldu diren diskurtso mota ezberdinak aurrez aurre jartzea da monografikohonen asmoa. Hainbat diziplina biltzen dituen lan esparru zabala daoroimenarena. Horregatik, elkarren osagarri izan daitezke politikareneta historiografiaren arloko diskurtsoak eta adierazpide kulturalezberdinetako errepresentazio artistikoak; ekoizpen zinematografiko,musikal edota literarioak, besteak beste. Horiek aztertzean, berezikierreparatu nahi izan diegu oroimen leku gisa euskal gizarteanesanguratsu diren sinboloei eta gerra bizi izan zutenen lekukotzei,afektu kolektiboen sorreran duten garrantziagatik eta, gerrakoesperientzien kontaketan, giza mailako «egiei» leku egiten dietelako.