Paulo eta beraren lana nahi du aurkeztu liburu honek. Garai hartan, I. mendean, eta ekialdeko Mediterranio inguruan ziren era askotakokultura eta herrietan Paulo nola txertatu eta ibili zen nahi da azaldu obra honetako lehenengo zatian. Eta Pauloren idatzietan nolako eragin helenistiko eta judutarrak nabari daitezkeen ere erakutsi nahi da.Pauloren bizitzako zenbait une nagusi ere aipatzen da. Ondoren,Pauloren teologiaren hari nagusiak nondik norakoak diren erakusten da, haren idatziei jarraituz, berak sortutako elkarteetan azaltzen zirenaldian aldiko arazoei erantzunez idatzitako gutunei jarraituz, alegia. Azkenik, Pauloren tradizioaren barruan idatzitako gutunak ereaztertzen dira, nahiz Paulorenak berarenak izan nahiz ikasle edotajarraitzaileren batzuek Pauloren izenean idatziak izan. Gutun hauekulertzeko behar diren datu historikoez gainera, idazki bakoitzekomezuak dituen gai nagusiak ere aipatzen dira liburu honetan. Bukaeran, Hebrearrei idatzitako gutunari sarrera ere egiten da.