Barriek modu kontzientean sortu zituen errealitatearen eta fikzioarenarteko muga lauso horiek. Izan ere, ikusten ez diren arren, mugakhortxe daude, eta Peter Panek badaki. Badaki mugaren alde batean egonbehar duela, bestera pasatu gabe. Peter Pan ezjakin hutsa da, bainaargi daukan bakarra da fantasiaren esparruan geratu behar duela,inguruan izango dituen tentazioei kasurik egin gabe. Eta hortxeagertzen da sedukzio-jokoa: Wendyk, Txilintxok eta Tigre Lilitxok,antza, ondo dakite non dagoen muga hori, eta apurka-apurkaerrealitatearen esparrurantz doaz, Peter ere eurekin eraman nahian.Peterrek, ordea, ez du muga hori zeharkatu nahi, haurtzaroa atzeanuztea ekarriko bailioke. Azken batean, horixe da liburua: fantasiatikerrealitatera garamatzan marra zeharkatu ala ez, borroka hori.