Zer gertatzen da pirata basati bat itsasontziko masta nagusira igoeta, abentura betean ari dela, amak meriendatzera joateko deitzendionean? Ricardo Alca?ntarak eta Gustik osatzen duten tandem sortzaile honek egindako liburu honetan ageri-agerian gelditzen dirahaur-irudimen neurrigabeak edozein objektu jolasgai eta gozagarribihurtzeko duen ahalmena. Pirata ausartak 30 urte betetzen dituabentura bizkor baten gorabeherak errima bidez fantasia akuilatzen;etxetik irten gabe itsasoak zeharkatzeko gonbitea egiten du,abordatzeak eginez eta altxorrak bilatuz.
Juantxotxikiaren istorioak Maurice Sendaken Piztiak bizi diren lekuanliburuko Max ausarta dakarkigu gogora, eta baita Oli eta Ramo?nTrigoren El pirata Pata de Lata ere. Ilustrazioak literaturdinamismoaren parte dira, trazu fin eta leunez koloreztutakoeszenatoki eskematikoen bidez, eta beroietan protagonista ez da behinere geldirik egoten: soka batez botatzen du bere burua, lema gobernatu eta kataloxa erabiltzen du?