Tibeteko monastegi budista batean bizi den lama edo maisu espiritualada Shan. Jakintsua esan nahi du bere izenak.
Gau iluneanmonastegi horretara iritsi den hamabi urteko mutiko umezurtza da Shen. Pentsalari handia esan nahi du bere izenak. Hainbat egunez, zedrotantai baten abaroan elkartuko dira Shan eta Shen, maisua etadizipulua.
Elkarrekin ibiliko dituzten bideak izango diraikasbide. Eguna joan eta eguna etorri, urte askoan bereganaturikojakituria mutikoaren alde jarriko du Shanek. Aholku emango diobatzuetan. Alegiak edo ipuinak bitarteko direla bizitzari loturikoirakaspenak jakinaraziko dizkio bestetzuetan. Mutikoak, bestalde,begiak adi-adi, belarriak erne-erne eta bihotza zabal-zabal jasokoditu maisuaren irakaspen horiek guztiak.