1763ko otsailaren 20an, eskutitz hau idatzi zidaten Languedocetik:Tolerantziari buruz idatzi duen lana errukiz eta egiaz beterik dagoela iruditzen zait, baina beldur naiz ez ote dion mesede baino kaltegehiago egingo Calas sendiari. Izan ere, gurpilean hilaraztea aginduzuten zortzi epaileak erresumindu egin ditzake. Berorren liburua sutan erretzeko eskatuko diote parlamentuari, eta fanatikoek ?ez baitiradesagertuko? amorru biziz erantzungo diote arrazoiaren ahotsari (?).Hauxe izan zen nire erantzuna: Tolosako zortzi epaileek, nahi badute,nire liburua erretzea agin dezakete; ez dago hori baino gauzaerrazagorik. Azken batean, Lettres provinciales gutunak ere errezituzten, eta nire lana baino askoz ere baliotsuagoak ziren, ezbairikgabe. Norbera libre da gustuko ez dituen liburuak eta paperak etxeanerretzeko.