ETXEBARRIA LEGARRETA, AINTZANE / IGLESIAS
Traineru bete lagunek egin nahi izan diote Iñaki Gaminderi keinuliburu honen bitartez. Lan hau ikertzaile, pentsalari, matematikarieta historia-batzaile, aztertzaile nahiz idazle izan den karismadungizon honek egin duen lan eskergaren omenez egin da. Askotarikoa izanda Iñaki Gaminderen ekarpena herrialde honetan eta hemendik kanpodituen hamaika argitalpenetan ikusten den bezala, eta lan hau osatzeko gaiak ere anitzak izan dira liburuaren aurkibidean irakurdaitekeenez: silabategien azterketa, corpusak duen ekarpenairakaskuntzan, bertsogintzaren erabilera didaktikoa, ingurusoziolinguistikoaren eragina hizkuntzaren jabekuntzan, ikus-entzunezko prosodia ipuin kontaketan, -ela eta -enik formen erabilera,euskararen hasiera Euskal Herriko Unibertsitatean eta hizkuntzabariazioa. Aipatutako aniztasuna aberasgarria izango delakoan, honahemen gure uzta.