Baruch Spinozak filosofia original eta eraldatzailea eraiki zuen,gizakia eta natura ikuspegi razionalista batetik begiratzen duena,aurreiritziei, tradizioari edota sinesmen arruntei amore eman gabe.Haren Etikak, une berean, ontologia determinista eta materialistaadierazten du, antropologia naturalista, eta giza ahalmenen eskumeneta mugetan oinarritutako proiektu etikoa, premiazko harreman kausalen sare unibertsalen baitan. Haren lan politikoek luzatu egiten duteproiektu hau gizartearen munduan. Tratatu Politikoak sistematikokiaurkezten du Spinozaren filosofia politikoa. Gizarte politikoak,beldurrak eta itxaropenak bultzatutako gizaki zaurgarrien batasunakeraginda ezartzen dira. Jendetzaren ahalmenetik sortzen daerrepublika, arrazoiaren gidaritzak autonomoagoa eta iraunkorragoaegingo duena. Monarkia eta aristokrazia nola bidera daitezkeen aztertu ondoren, lan hau aitzindaria da demokraziaren defentsan, ahalmenkolektiboa bereganatu eta moldatzen duen erregimen gisa ikusita.