Gorria da Trianoko lurra; gorria da inguru hareetan antzina ugariegoan mineralaren aztarnea; gorria da Galdameseko mendien atzeanostentzen dan eguzkiaren islea. Baina, gauak eguna mende hartzendauanean, beste gorri mota bat nagusitzen da Zugaztietan: dirua inongo erruki barik egin gura dabenen ikuskizun larria.Blacky, Patxoren txakurra, ikuskizun horretara eroan dabe, ilargibetea lekuko dala. Lagunen ausardiak bakarrik salbatu ahal izango dautxakurra eskrupulu bako gizon-emakumeek prestatu deutsien burrukatik.