Txoriak dira bederatzi liburua formaz eta mamiz da saiakera. Moduaskean eta laburrean ideiak lotzen eta askatzen saiatzen dena.Txoriak bederatzi dira, baina bat ez da ageri, oraindik.Sigi-saga datoz esaldiak, bitartean.Liburu hau, ornogabea da eta bareak bezala nahiago du zoru umela,
eta urak bezala, edozein zirrikitu iragaten ez duenean,erle-liztorren berbaroa eraginez, nahiago du durunda egitea.? Falta den hitza aurkitzen dutenak dira, liburuan, mundua entzutendakiten adiskide minak.? Nork berak ezin du bere burua ferekatu, amultsuki ukituta ere; etabere burua ezagutuarren ere, ezin du lagundu. Laguna behar du, izango bada.? Alde onaren ifrentzua ez da alde txarra, alde erantzia baizik.
? 8 eta ?, edo infinituaren sinboloa. Zortziaren ikur inbertitua dainfinitua.? Sortzea askatzea balitz, lotura gabe sortu ahal izango litzateke,pentsamendu gabe. Sortzea, baina, aitzinagora jotzea ere bada.Sortzea, ordea, bada, azala berritzea: ustez geure bizipena zenaripentsamenduaren mozorroa eranztea: dena erretzean geure gorputza gexal batek baino babesten ez duela jakitea: eta igartzea, aitzinagokosenak ikasitakoaren zurrunbiloan atzera jo eta gizakiago (etafisikoago) izatera eraman gaitzakeela.