1936ko gerrari buruz idatzitako liburu historiko nahiz fikziozkoenartean toki berezia beteko du Miren Agur Meabek idatzi duen nobelaxume baina eder honek. Urtebete itsasargian gaztetxoentzako eleberribat da, gaztetxo bat duena protagonista eta kontalari. Jon gaztetxobilbotar bat da, gerra hastean gurasoek Garraitzetara bidaltzen dutena (Lekeitioren irudikapen literarioa), osaba farozainarengana.