Ez dago esan beharrik ez nuela herri galdu honetara etorri nahi. Gauza pilo bat utzi dut hirian: ezagutzen dudan bizimodua, ezagunak,institutuko lagunak. Hori guztia gero eta urrunago geratzen ari zenautomobilak errepidean aurrera egin ahala. Eta beldur nintzen.Zer-nolako jendea bizi daiteke horrelako leku heze eta ilun batean?Zelan moldatuko naiz? Dauzkadan arazo guztiak aztertu ditutbanan-banan: A) Nik nahi ez dudan arren, amaren nobioa gurekin bizikoda. B) Etorri berria naizenez, herrian ez dut lagunik izango; horrezgain, institutua ez zait gustatuko (ziur nago), eta ez naiz ikasgairik gainditzeko gai izango. C) A puntuaz enteratzen bada, eta horrenondoren, B puntua betetzen badut, ama zeharo haserretuko da nirekin.Eta haserre dago jadanik.