ERRAZAGO bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituztenpertsonentzako liburuak dira. Liburu horietan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak etahitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira. Max hitz-totela da, 9 urte ditu eta uda hau Bilbon emango du, udalekuetan. Bertan lagunpilo bat egingo du, denak oso interesgarriak: Miao igerilari bikainada, Estitxuri izugarri gustatzen zaizkio futbola eta Athletic;gurpildun aulkian mugitzen da Beñat, eta inoiz ez du lasterketarikgaltzen; Omar eta Oier azkarrenak dira arazoetan sartzeko orduan.Abentura dibertigarriak bizi izango dituzte Maxek eta bere lagunek:Guggenheim museora eta Alondegiko igerilekuetara joango dira, SanMames futbol-zelaira eta Artxandara funikularrez. Istorio original eta barregarri hau irakurterraza da eta marrazkiak dauzka, koloreetan.