Ibai bakarrera jotzen duten errekak dira Bernardo Atxagaren azkennobela hau osatzen duten piezak. Zein bere bidetik doala dirudi, baina korronteak, logika narratibo sendo batek, norabide berean daramatzadenak.
Badoaz urak, eta badoa irakurlea Ugartekoherritik Pauera, edo Baionara, edo Gaztelara, edo Texasera. Etengabeada mugimendua. Etengabea protagonisten joan-etorria ere. Narrazioansartu eta atera dabiltza txikitan bat izandako anaia bikiak,Frantziara frantses ikastaro bat egitera joan eta mutututa itzuli dennerabea, Madrileko El Pardo kuartelean gertatu diren lau lagunak,astero Baionako psikiatra batengana joaten den ingeniaria, "From fatto fit" telebista programaren protagonista, sindikatu batenaldizkarian diharduen emakume gaztea, ospitaletik alde egiteko gogozdagoen neskatoa?
Ezagutzen genuen lehendik ereAtxagaren ahalmen poetiko handia, unibertso osoak eta sakonakeraikitzeko gaitasuna. Narratzaile aparta dela ere bagenekien. Dohainhorietaz gozatzeko aukera izango du irakurleak "Etxeak eta hilobiak"honetan. Betiko Atxaga dugu, alde horretatik. Baina ofizioak findutako idazkerarekin dator oraingoan. Heldutasunak ondutako begiradarekin.