Franco hil aurreko azken urteetako giroarekin hasten daliburua eta orduan narratzaileak bizi izandako gertaera batekin: ETAko bi kide eraman behar izan zituen, arratsalde sargori batean, bereautoan herri batetik bestera. Hogei urte geroago ari da narratzaileaorduko giroa eta giroari buruzko hausnarketa idatzia idazten zergairaultzailea eskatu dioten aitari, buruko gaixotasun baten eraginezahanzturaren eremuan bizitzen hasita dagoen aitari. Era horretan,aita-semeen arteko harremanaren aztertzea ere bada liburua.Nolabaiteko aitortze mingarri bat. Narratzailearen memoriako harizhasten da gertakarien oroimen inperfektua agertzen, esandako gauzaketa isildutakoak, behin eta berriz Franco hil aurreko arratsaldesargori hartara eramaten dutenak. Narratzaileak bere aitari egitendion aitorpenak gure historiaren azken urteak hartzen ditu aintzat,bere ilungune eta miseriekin, galderak sortzen dira irakurri ahala,eta galdera horiek guretzat dira.