Bikote harremanak aztertzen ditu Lertxundik eleberri honetan.Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gauregungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitangertatzen boteretsuenak bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko."Galdetzen dut: hitzekin—nire hitzekin, alegia— jaso dezaket emakumearen izaeraren isla bat, ez dakit zehatza, baina zehaztasunera hurbildukodena?". Honela aipatzen du eleberri honetako narratzaileak berekezka, Rosaren barruan sartzeko gai izango den edo ez azaltzeko unean. Eta esan behar da maisutasun handiz lortzen duela eleberri honetakopertsonaia nagusiaren barne azpilduretan sartzea. Izan ere, generokoelementuak erabiltzeaz gainera –nobela beltzaren elementuak,intrigarenak…–, gaur gaurko kontakizun bat eraiki duLertxundik, hizkera bizkor batean, eta gardentasun hotz bizi batez