Olivier eta Peio Idiart, bi anaia baxenabartarren hilotzak agertu dira Mendaurkomendi-tontorrean, erritu azteka bati jarraituz sakrifikatuak, itxuraz. Foruzaingoak hartuko du kasuaren ardura, jendarmeriarekin bateraelkarlanean, eta ikerketan aurrera egin ahala ohartuko dira,hilketaren xehetasun ankerren azpian, buru hotza eta ahal handiakdituen norbait ari dela, bere helburuak lortu nahian.Leire Asiain inspektorea krisi pertsonal larri batean harrapatzen dukasu berri honek, iraganeko mamuen erasopean eta aurrerantzean nondiknora jo ez dakiela. Bidegurutze horren erdian, baina, bereak eta bostegingo ditu, bai heriotza misteriotsuak argitzeko, bai bere bizitzaren lemari tinko eusteko.