Xake Mate eleberri laburra da luzeraz, baina indartsua sortzen duengiroz eta intentsitatez. Nobela laburrentzako Agustin Zubikarai I.Saria irabazi duen lan honek II. Mundu-Gerraren osteko Alemaniaragaramatza, bertako hiri porrokatu batean batean bizi baita pertsonainagusi eta kontalaria: mutiko bakarti bat, gerrako miseritan hanka bat galdu eta gurpil-aulki batean dabilena. Isaeraz isil eta lotsatia, ez du interesik ez erreztasunik bere adinkideekin harremanetan sartzeko, eta xake-jojoan bilatuko du beharrezko aterpea. Hala, xakea bihurtuko du ez bakarrik denbora-pasa, baizik mundua ulertzeko modu, etageroxeago baita borrokarako eskola ere. Trama sendo eta ongiegituratua asmatu du egileak, gerraosteko penizilina-kontrabandoadagoela erdi-erdian, eta inguruan, berriz, Angela neskatoaingerutiarra.