Erdi Aroan gaude. Landetxe gorde bateko bakardadean bizi da OttoPette, iraganaren oroipen kiskaliak ahanzturaren hautsez estali besteegitekorik gabe. Arrotz bat etxeratu zaio, ordea, eta konturatuorduko, bertan ostatu hartu ez ezik, nagusiaren lekua ere bereganatzen hasi da sarkina. Etxetarra, ezinbesteak hartaraturik, arrotzarennortasunari antz ematen saiatuko da, berak galtzeko arrisku guztiakdituen hitzezko borroka baten arian. Bi solaskide-aurkariek,supazterreko hauts zaharrak beren jardun etsian txandaka hauspotuz,hil irudi lo zeutzan ilinti zaharrak piztuko dituzte. Itxura anitzekomamuen argi-itzalak biziaraziko ditu su garberrituak, Herioren ataridirudien sala ilunean. Suntsiduraren bezperan, errauts gristueklazkeria sarrien beltza eta amodio bakanen zuria oroituko dituzte, eta beren bizialdiko egi-gezurrei setati eutsi nahi dietenarrotz-etxatarrei sentiaraziko gizaki oro dela ihesle eta etxegabe,oro arrotz: bere baitan ere arrotz.