Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neskahorrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan etabere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz;autoreak suziri distiratsuen beharrik gabe, maisuen moduan daramairakurlea ezin utzizko hari batean.Sistema orokortzaile eta arauemaile guztiak pitzatu direlarik, gizakia babesgabeago sentitzen da, kontzientzia baino ez zaio geratzen,uneoro erabaki beharrak, uneoro posizio hartu beharrak atsekabetzendu, ezmezean jartzen; baina, aldi berean, libreago egiten du.Kontzientziaren nagusitasunaren aroa da; izan ere, «kontzientziarik ez bagenu, animalia huts ginateke, zorion perfektu halako baten jabe»,nobelako pertsonaia batek esango lukeen bezala.Nobela morala da Zorion perfektua, Camus, Sciascia edo Dürrenmatt-eklandu zuten tradizioan kokatua, etika eta estetika txanponaren bialdeak direla eta bi alde horiek elkarrengandik aldendu nahi ezdituela sinetsita bizi den idazle batek idatzia.Beste bide bat iragartzen ote du nobela honek Lertxundirennobelagintzan? Akaso bai, nork daki... baina printzipio argi batierantzuten diola esan behar da aldez aurretik: kontatu nahi denhistoriari dagokion soinekoa josi behar zaio.